lunes, 10 de mayo de 2010

Marietako Hezegunea

Zailtasun maila: Erraza
Iraupena: Nahi beste
Eremua: Araba
Herria: Marieta
Ibilbidearen deskribapena:
Marietan, taberna ondoko aparkalekuan aparkatu - Errepidera atera eta 50 metrora eskuinera (Landarako norabidean) pistaren hasiera (zuri-gorriko hesia) - Pista jaitsi eta eskuineko harrizko pista jarraitu egurrezko ateraino - Bertan, eskuineko edo ezkerreko norabidea hartu.

Oharra: Ullibarri Ganboako urtegi inguruko pista da, txirrindulaz egiteko oso aproposa dena.

Siskina (Ubidea)

Zailtasun maila: Ertaina (aldapatsua)
Iraupena: 2 ordu (joan-etorria)
Eremua: Bizkaia
Herria: Ubidea
Ibilbidearen deskribapena:
Ubideko frontoi atzeko zubitik abiatu goranzko zementuzko pista hartu - Gorbeia parkearen kartel ondotik gorantz jarraitu mendi pistatik - Errekatxoa zeharkatu eta ezkerreko pista hartu aldapa gora - Aldapa amaieran eskuineko pista zabaletik aurrera egin pagadiara iritsi arte - Pagadian, artzain etxola aurrean dugula, ezkerreko aldapa igo mendi muinoraino - SISKINA (855).