lunes, 10 de mayo de 2010

Marietako Hezegunea

Zailtasun maila: Erraza
Iraupena: Nahi beste
Eremua: Araba
Herria: Marieta
Ibilbidearen deskribapena:
Marietan, taberna ondoko aparkalekuan aparkatu - Errepidera atera eta 50 metrora eskuinera (Landarako norabidean) pistaren hasiera (zuri-gorriko hesia) - Pista jaitsi eta eskuineko harrizko pista jarraitu egurrezko ateraino - Bertan, eskuineko edo ezkerreko norabidea hartu.

Oharra: Ullibarri Ganboako urtegi inguruko pista da, txirrindulaz egiteko oso aproposa dena.

Siskina (Ubidea)

Zailtasun maila: Ertaina (aldapatsua)
Iraupena: 2 ordu (joan-etorria)
Eremua: Bizkaia
Herria: Ubidea
Ibilbidearen deskribapena:
Ubideko frontoi atzeko zubitik abiatu goranzko zementuzko pista hartu - Gorbeia parkearen kartel ondotik gorantz jarraitu mendi pistatik - Errekatxoa zeharkatu eta ezkerreko pista hartu aldapa gora - Aldapa amaieran eskuineko pista zabaletik aurrera egin pagadiara iritsi arte - Pagadian, artzain etxola aurrean dugula, ezkerreko aldapa igo mendi muinoraino - SISKINA (855).

domingo, 21 de marzo de 2010

San Pedro de Atxarre

Zailtasun-maila: erraza

Iraupena: 45 min.

Eremua: Bizkaia

Herria: Ibarrangelu - Akorda auzoa

Ibilbidearen deskribapena:
Akorda herria - Ibarrangelurako errepidea - hormigoizko gurutze ondoko bidezka hartu (karabana-txalet bat dago) - larre artean gora egin errepideraino - errepidetik eskuinerantz (seinalea jarraitu) - San Pedro baseliza.

viernes, 19 de marzo de 2010

Lizarrako baratzak

Zailtasun-maila: erraza

Iraupena: 2 ordu

Eremua: Nafarroa

Herria: Lizarra



Ibilbidearen deskribapena:
Lizarratik Iruñarako irteeran (NA-122) Repsol gasolindegia - "Centro de conservación de carreteras" Lizarra kanpinerako bidea - aldapa behera bidegurutzeraino - eskuineko bidea hartu ur-araztegia ezkerrean utziz -pista hartu - autobide azpitik igaro eta ezkerreko pista hartu - bidegurutzean goi-tentsio zutoinaren bidezka - Zaraputz herri hondakinetara heldu - Ega ibairanzko beheko bidea hartu - zubia pasatu eta ezkerreko pista - autobide azpiko pasabidea - Noveleta herriko sarreran ezkerreko pista hartu baratzen artean - aurrera egin eta lehenengo pista hartu eskuinerantz - zuzen jarraitu (herria eskuinaldean) - txerritegi parean ezkerreko bidezka hartu (ez igo aldapa) - aurrera egin "NO PASAR" txarteleraino - katea gurutzatu eta segi aurrera Santiago bidetik - zubia pasa - Santiago bideko seinaleak jarraitu alkohol lantegiraino - lantegitik Lizarrara - Lizarra sarreran Sto. Sepulcro eliza ondotik alde zaharrean sartu.